Iturriario berri honek, elizatik egungo pasabideraino doan tartea hartuko du, Durango rako norabidean, errepidearekin paraleloan. Jarduketa honen helburu nagusia auzoari oinezkoentzako igarobide segurua ematea da, ingurune horretako bide-segurtasuna nabarmen hobetuz. Ekintza hau 2026ko udal aurrekontuak onartzeko lortutako akordioaren ondorioz, Podemos-ekin hartutako konpromisoen barruan kokatzen da.
Lanek, lau aste inguruko iraupena izango dutela aurreikusten da. Obrak egiten diren bitartean, inguruko trafikoan aldaketak izango dira, eta ibilgailuen zirkulazioa semaforoen bidez arautuko da.




