Abadiñori buruzko lehiaketak badu irabazlea

25 parte-hartzailek asmatu dituzte galderak eta otordua irabazi du Iraia Petitek.

Galdera ikur bat, koloretako blokeekin egina, egurrezko mahaian, atzealdean Euskal Herriko paisaia lausoa.
IA

Galdera ikur bat, koloretako blokeekin egina, egurrezko mahaian, atzealdean Euskal Herriko paisaia lausoa.

ANBOTOk Durangaldeko historia, kultura eta herriak ezagutzeko antolatutako lehiaketan Abadiñori buruzko galderak asmatu dituzten 25 parte-hartzaileen artean zozketa egin da.

ANBOTOk Durangaldeko historia, kultura eta herriak ezagutzea helburu duen galdera-erantzunen joko berria jarri du martxan. Lehenengo galdera sorta Abadiñori buruzkoa izan da, eta dagoeneko badu irabazlea.
Guztira 25 parte hartzailek asmatu dituzte lehiaketako 10 galderak eta horien artean zozketa egin da. Abarkateruena jatetxean otordua irabazi duena Iraia Petite da. Zorionak!
Hurrengo lehiaketa Atxondokoa izango da eta ekainaren 12tik 18ra bitartean egingo da.