Jeltzaleen proposamenak lau hilabeteko epea ezartzen du plangintza hori osatzeko. Dokumentu horretan, zerbitzua martxan jartzeko beharrezkoak diren urratsak, epeak eta finantzaketa-bideak zehaztea exijitu dute.
Oposizioko taldeak zerbitzuaren egungo egoera kritikatu du. Haien arabera, aurreko agintaldian diseinatutako egutegia aldatu egin da, eta horrek bi urtetik gorako atzerapena eragin du. Gainera, martxan jarriko den esperientzia pilotuak hamar pertsona inguru artatuko dituela salatu dute, kopuru hori eskualdeko beharretarako nahikoa ez dela iritzita.
Azkenik, EAJk gogorarazi du aurrekontuetarako zuzenketa bat aurkeztu zuela zerbitzua Berrizera eta Iurretara zabaltzeko, baina gainerako taldeek proposamena atzera bota zutela.




