Durango k hartuko du 2028an Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak antolatzen duen Musikaldia jaialdia. Aurten Legazpin (Gipuzkoa) ospatu den ekitaldiaren lekukoa hartu du Durangoko alkateak, Mireia Elkoroiribe k, jaialdiaren itxiera ekitaldian.
Elkoroiriberentzat "ohore handia" da Musikaldiaren lekukoa jasotzea. Alkateak nabarmendu du Durangok baduela arrakasta ziurtatzeko elementu garrantzitsua: "musika tradizioa, musikarekiko grina eta gure eskola, Bartolome Ertzilla Musika Eskola, dedikazioarekin lan egiten duena musikak eragile kultural, hezitzaile eta soziala izaten jarrai dezan". Era berean, musika eskolako zuzendari Iker Ruiz de Alegria eta bere taldearen lana eskertu zituen, "esperientzia, talentu eta emozio musikalak partekatzeko aukera" izango baita topaketa hau Bizkaira hurbiltzea.
Aurtengo Musikaldia Legazpin egin da, eta bertan 1.700 musikari eta dantzari inguru bildu dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 34 musika eta dantza eskoletako ordezkariek parte hartu dute, herritarrak euskal kulturaren aberastasunaz gozatzera gonbidatuz eta "eskolen eta komunitatearen arteko loturak sendotuz". Topaketa hau Doinua Musika Eskola k antolatu du, Legazpiko Udala ren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ren babesarekin.




