Ortu hauek Eguzkitza aldean kokatuko dira, Hegoalde etorbidetik hurbil. Erabiltzaileek urtean 50 euroko prezio publikoa ordaindu beharko dute. Prezio horren truke, ortua lantzeko aukeraz gain, materiala gordetzeko etxola, aldagelak eta landare-materiala birziklatzeko sistema izango dituzte eskura.
Segurtasuna eta estetika hobetzeko asmoz, eremua zeharkatzen zuen linea elektrikoa lurperatu egin dela jakinarazi du udalak. Proiektuaren diseinua amaituta dago, eta aurreikuspenen arabera, udalak ekainean egingo du lehiaketa publikoa.
Egitasmoak 262.898 euroko aurrekontua du, eta obrek hiru hilabete inguru iraungo dute esleipen prozesua amaitzen denetik. Gune berria 2026 amaieran martxan jartzea aurreikusten da.
“"Ortuei eskerrak udalerriak pauso bat gehiago emango du Durango iraunkorrago eta naturarekin lotuago baterantz."




