Durango Kirol Taldea k (DKT) aurrerapauso garrantzitsua eman du Joma Ligako lehen mailan mantentzeko gizonezkoen kategorian. Gaur egun, hamargarren postuan dago sailkapenean, azken proban garaipena lortu ondoren. Landako kiroldegian jokatu zen proban, Avinent Manresa eta CA Safor-Teika izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Klubetik nabarmendu dutenez, ekainaren 13an izango den azken jardunaldia berriro Durango n egitea espero dute. Bien bitartean, herriko beste taldea, Bidezabal, hamahirugarren postuan kokatzen da emakumezkoen Liga Iberdrolako kategorian.




