Inbertsio horien artean, Etxebizitza Bulego berria sortzea nabarmentzen da. Zerbitzu honek herritarrei etxebizitza eskuratzeari buruzko informazioa eta orientazioa eskainiko die, eta udazkenean irekiko dituzte ateak. Proiektu hori martxan jartzeko 66.050 euroko partida bideratu dute espazioa egokitzeko.
Mantentze lanen atalean, 48.400 euro erabiliko dituzte udal brigadaren biltegiko fatxada konpontzeko. Horrez gain, 35.000 euroko inbertsioa egingo dute Udaletxean, liburutegian eta San Agustin Kulturgunean tximistorratzak instalatzeko, eraikin horien segurtasuna indartzeko asmoz.
Mugikortasunari dagokionez, 200.000 euro bideratuko dituzte asfaltatze kanpaina berri baterako. Halaber, 105.000 euro erabiliko dituzte Kurutziaga kaleko hodi bat ordezkatzeko eta 22.000 euro Sasikoa kaleko zirkulazioa hobetzeko.




