Mañariko frontoia hartuko du bihar, ekainak 12, Durangaldeko pertsona nagusien XXVII. Gimnasia Topaketak. Ekitaldi hau Durangaldeko Adinekoen Zerbitzuak antolatu du, hainbat erakunde, elkarte eta enpresaren laguntzarekin.
Topaketa honen helburu nagusia pertsona nagusien bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatzea da, baita eskualdeko talde ezberdinen arteko elkartrukea eta harremanak indartzea ere.
Jardunaldia 11:00etan hasiko da gimnasia taldeen erakustaldiarekin. Bertan parte hartuko dute Elorrioko Udal Kiroldegia, Eguzkilore Eguneko Zentroa (Durango), Astola Udal Kiroldegia (Abadiño), Elorrio Adinekoen Egoitza, San Martin elkarteko taldea (Zaldibar), Jose M. Barandiaran egoitza (Durango), Txintxirri taldea (Elorrio), Iurretako udal taldea eta Nagusilagun programako taldeek.
Ekitaldia 13:30ean amaituko da, eta ondoren bazkaria izango da Durangoko Gran Hotelean.




