Denboraldiari amaiera eman dio Dorletako Ama Txirrindulari Taldeak

Taldeak hainbat herritan egin ditu txirrindulari irteerak eta datorren denboraldirako izen-emateak irailerako aurreikusten ditu.

Euskal Herriko txirrindulari talde baten argazkia, mendi berde eta arkitektura tradizionalaren aurrean.
IA

Euskal Herriko txirrindulari talde baten argazkia, mendi berde eta arkitektura tradizionalaren aurrean.

Dorletako Ama Txirrindulari Taldeak denboraldiari amaiera eman dio Antzuolan egindako txirrindulari irteerarekin, eta datorren 2026/2027 denboraldirako izen-emateak irailaren lehen hamabostaldian zabalduko dituela iragarri du.

Oiartzun, Urretxu, Legorreta, Tolosa, Ormaiztegi, Azkoitia, Mendaro, Bergara, Oñati, Lezo eta Aretxabaleta bezalako herrietan ibili ostean, taldeko kide batzuk Antzuolan izan ziren joan den zapatuan bizikletaz gozatzen. Kirola egitea eta ondo pasatzea izan zen helburu nagusia, eta denboraldi osoan zehar gogotsu aritu dira parte hartzaile guztiak.
Taldeak zorte ona opa die Nile Agirretxeri eta Unax Teixeirari, urte luzez Dorletako Ama Txirrindulari taldeko kide izan direnei eta bigarren urteko infantil kategorian aritu direnei. Etapa berri honetan bikote onari zortea opa diete.
Datorren 2026/2027 denboraldirako izen-emate epea irailaren lehen hamabostaldian irekiko da. Bitartean, edozein kontsulta egiteko, [dorletatxe@hotmail.com](mailto:dorletatxe@hotmail.com) helbide elektronikoa erabil daiteke.
Taldeak oporraldi atsegina opa die guztiei eta irailean berriro elkar ikusteko irrikan daude.