Berriz ko Udalak Berrizjauregi lorategi botaniko-historikoan plaka informatibo berriak jarri ditu hainbat puntutan. Ekintza honek, lorategian egiten ari diren hobekuntza eta balioan jartzeko lanen parte da, eta dagoeneko bazegoen seinaletika osatzen du. Helburua lorategi osoaren ikuspegi osoagoa eskaintzea da, bere izaera historiko, botaniko eta kulturala indartuz.
Peanak gunearen kokaleku ezberdinetan banatu dira eta elementu bakoitzari buruzko azalpen laburra eskaintzen dute. Gainera, QR kode bat dute, www.berrizjauregi.eus webgunearen bidez informazio zabalagoa eskuratzeko aukera ematen duena. Edukiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez daude eskuragarri.
Seinaletika duten elementuen artean daude Amezua tarren omenezko monolitoa, mendeurren eko haritzak, errota-harria, Iturriza eta Gernikako Arbola ren kimua, txiki-txikia, Berrizko Markes aren armarria, Gurugú, urmael eta errekamari, baita antzinako kotxetokia ere. Neurri honekin, Udalak ingurunearen historia ezagutzea erraztu nahi du eta bere ondare kulturalaren kontserbazioan eta zabalkundean lagundu.




