Amorebieta-Etxanoko Arkotxa-Bediaga auzoak jai giroan murgilduko da asteburu honetan, abuztuaren 21etik 23ra. Egitarau zabala prestatu dute, herritar orori zuzendutako ekintzekin.
Festak ostiralean hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan, txupinazoaren jaurtiketarekin. Ondoren, tortilla txapelketa eta karaokea izango dira.
Asteburuan zehar, besteak beste, mendi martxa, euskal musika, senidetasun bazkari zein afaria, zinema, txokolatada, umeentzako ur jolasak eta magia saioa izango dira. Horrez gain, dardo eta igel txapelketak ere jokatuko dira.
Jaiak igandean, abuztuak 23, amaituko dira, txokolatada eta amaierako txupinazoarekin.




