Alberto Corderok liburu bat aurkeztuko du Matadeixen

Liburuak zigor politikaren gorakada erreakzionarioa aztertzen du, eta asteartenean aurkeztuko da.

Irudi generikoa liburu aurkezpen batena.
IA

Irudi generikoa liburu aurkezpen batena.

Alberto Corderok, Sin Poli kolektiboko eta La Villana de Vallekas zentroko militanteak, 'Políticas del castigo. Una anatomía del auge reaccionario' liburua aurkeztuko du datorren asteartean, Matadeixen, 19:00etan.

Madrildarrak populismoak eta eskuinaren gorakadak zigor politiketan duten eragina aztertzen du bere lan berrian. Corderoen arabera, azken hamarkadetan zigorren logika nagusitu da gizartearen esparru guztietan, zigorrak gogortuz eta poliziaren boterea, aurrekontua eta armamentoa handituz.
Idazlearen iritziz, sare sozialek erakusten dute jendeak espetxe zigorrak eskatzeko joera duela, edota delitugileak edo susmagarriak jipoitu, bortxatu edo hil ditzatela nahi duela. Solasaldi honetan, gizartea egoera horretara nola iritsi den eta zigor logika hori nola ezarri den azalduko du Corderok.