Usurbilgo jaiak hasierako ekitaldi ofizialarekin hasiko dira bihar arratsaldean, uztailaren 1ean, udaletxe atarian 19:00etan. Bost eguneko ospakizunetan murgilduko da herria. Aurten, Zubieta Lanbide Eskolak eta Usurbil F.T.-k jasoko dute omendua, biek ala biek 50 urte betetzen dituztelako.
Bi ekitaldi nagusik emango diete hasiera festei: biharko txupinazoak eta osteguneko jaiegun nagusiko ekitaldiak. Urtero legez, udal ordezkariek soka-dantza eskainiko diote herriari, eta aurten, txupinazoko bi omenduak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Dantza saio girotua Joxe Martin Sagardia plazan izango da ostegun eguerdiko 12:00etan. Ekitaldian loreak eta salda banatuko dira. Ondoren, Triku taldeko kideek osatutako herriko txistulariak kalejiran aterako dira festei giroa jartzeko.
50 urteko historiari, ahaleginei, konpromisoari eta adiskidetasunari gorazarre Usurbil F.T.-ren mende erdiko jaialdian
Egitarauaren baitan, ostegunean ere, Esnadeia txistulariekin arituko da goizeko 09:00etan, eta 11:00etan txistulariak eta lore banaketa izango dira Egurtzegin. Eguerdiko 12:00etan, berriz, soka-dantza eta lore zein salda banaketa izango dira Joxe Martin Sagardia plazan, jarraian Triku taldearekin kalejira hasiko delarik.




