Usurbilgo 53. Pilota Txapelketak bere ibilbidearekin jarraitzen du. Gazteen mailako lehiaketa asteazkenean hasi ostean, helduen txanda da orain. Maiatzaren 15ean eta 16an jokatuko dira maila honetako lehen partidak, eta final-zortzirenak maiatzaren amaieran izango dira.
Bestalde, Gipuzkoako Herriarteko txapelketan ere parte hartuko du herriak. Lehen kanporaketa igande honetan, maiatzaren 17an, jokatuko da Eibarko Astelena frontoian. Itzulerako partida hurrengo astean izango da, Usurbilen bertan.
“"Jendea animatzera joan dadin deia egin nahi dugu elkartetik, itzulerarako emaitza ona ekar dezagun joanekoan."
Azkenik, GRABNI txapelketaren balantzea egin da. Gipuzkoako Pilota Federazioak jakinarazi duenez, Gipuzkoako selekzioa hirugarren sailkatu da ezker horman eta laugarren trinketean. Txapelketa horretan hainbat pilotari usurbildarrek parte hartu dute, bai eskuzko modalitatean, bai egokituan.




