Sutegi udal liburutegia ren ohiko ordutegia amaitu ostean, uztailaren 1ean ireki zituen ateak udako ordutegiarekin. Irailaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara izango da zabalik. Gainera, uztaileko astelehenetan arratsaldez ere irekiko dute, 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago biblioteka@usurbil.eus helbidean, 943 360 693 telefonoan edo Irazu kaleko 14. zenbakian.
Oiardo kiroldegia k ere egokitu du ordutegia uztailean eta abuztuan. Lanegunetan 7:00etatik 20:15era, eta asteburuetan 9:00etatik 13:00etara izango da zabalik. Hala ere, abuztuaren 1etik 16ra itxita egongo da.
KzGunea k, berriz, uztailaren 30era arte arratsaldez irekiko du, 16:00etatik 20:00etara. Hilaren 31n itxita egongo da jaieguna dela eta. Abuztuan ere itxita egongo da, eta irailaren 1ean berriz zabalduko dute. Kale Nagusia, 37an kokatuta dago eta 943 023 684 telefono zenbakira dei daiteke informazio gehiagorako.
Usurbilgo udalerri barruko doako Bidez Bide bus-taxi zerbitzuak ere udako ordutegia du. Uztail osoan goizez bakarrik ibiliko da, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan hasita. Arratsaldeko zerbitzuak bertan behera geratuko dira. Abuztuan etenda egongo da eta irailaren 1ean itzuliko da ohiko ordutegira. Informazioa 630 643 596 telefonoan edo usurbil.eus atarian lor daiteke.
Euskotren ek ere udako eskaintza indartu du, batez ere kostaldeko herrietara joan-etorriak errazteko. Asteburuetan, eguerditik aurrera, ordu erdiro eskainiko dira tren zerbitzuak, urtean zehar izaten den ordurokoaren ordez. Informazio gehiago euskotren.eus webgunean edo 944 333 333 telefonoan.
Azkenik, Garbigunea k, Atallu industriagunean kokatua, ordutegi berezia izango du uztailaren 15etik irailaren 15era. Garai honetan, astelehenetik ostiralera 10:15-12:50 eta 16:00-18:20 artean egongo da zabalik, eta larunbatetan 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita jarraituko du.




