Eguraldi txarra izan arren, hemezortzi bikotek hartu zuten parte Usurbil Futbol Taldeak antolatutako mus txapelketan. Lehiaketa hau klubaren 50. urteurrena ospatzeko ekimenen artean kokatzen da. Txapelketaren irabazleak Joxe Mari Larrañaga eta Pako Bernal izan ziren, bigarren postuan Unai Etxabe eta Harri Agirresarobe geratu ziren, eta podiuma Mikel Aranburu eta Erramun Erro bikoteak osatu zuen.
Klubak mende erdia betetzen duela eta, Usurbil F.T. ekainaren 27rako egun osoko jaialdi bat prestatzen ari da. Egun hori ospakizun nagusia izango da, goizetik gauera arte hainbat jarduera eskainiz. Antolatzaileek adierazi dutenez, "klubarentzat egun handia izango da. Goizeko ekintzetatik hasi eta gaueraino, gelditu gabe jarduera ezberdinak" antolatuko dituzte.
Ekainaren 27an Usurbil F.T.-ren 50. urteurrena dela eta egun handia antolatu dugula goizetik hasi eta gaueraino.
Nahiz eta 50. urteurreneko egitaraua oraindik guztiz zehaztu gabe egon, bazkari bat antolatuko dela baieztatu dute. Horretarako, aurre-izen emate epea ireki dute, parte hartzaile kopurua jakiteko eta antolaketa egokitzeko. Usurbil F.T.-k argitu duenez, leku kopurua mugatua izango da, eta izena ematen duten lehenengoek izango dute lehentasuna bazkarian parte hartzeko. Interesdunek galdetegia bete beharko dute maiatzaren 3a baino lehen.




