Jai giroak Usurbil hartu du egunotan. Atzo gauean eta gaur goizaldean, frontoian eta Mikel Laboa plazako txosnagunean kontzertu ugari izan dira, jendetza handia bilduz. Goizeko 9:00ak aldera, txarangak herriko kaleak zeharkatu ditu, festen azken egunari hasiera emanez.
Gaurko egitarauak hainbat jarduera biltzen ditu. Goizean trikitilariak eta puzgarriak izan dira, eta arratsaldean, 18:30etik aurrera, buruhandiak, erraldoiak, mariatxiak eta paella lehiaketa izango dira protagonista.
Festak amaitzeko, 23:00etan maskota erretzea eta traka izango dira Dema plazan. Ondoren, erromeriarekin agurtuko dituzte aurtengo jaiak.




