Usurbilgo festak prestaketa fasean murgilduta daude, eta datozen egunetan hainbat deialdi egingo dira. Uztailaren 4an izango den zikiro-janerako txartelen salmenta ostiral honetan, hilaren 19an, hasiko da. Gainera, jai batzordeak aurtengo egitaraua aurkeztuko du asteazken honetan, hilaren 17an, Mikel Laboa plazan.
Haurren Eguna uztailaren 3an ospatuko da, eta guraso talde batek antolatuko ditu goizetik arratsaldera arteko ekimenak. LH1etik 4ra bitartekoentzat ginkana izango da, eta LH5etik DBH2ra bitartekoentzat erronka. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 21a baino lehen eman beharko dute izena, ikastetxeetan edo posta elektroniko bidez (santixabelak.umeen.eguna@gmail.com).
Antolatzaileek hainbat ohar garrantzitsu helarazi dituzte: parte hartzaile guztiek koadrodun zapia ekarri beharko dute, eta ginkanan arituko direnek dagokien koloreko kamiseta jantzi beharko dute (LH1: urdina, LH2: berdea, LH3: txuria, LH4: morea). Bi ekimenetan parte hartuko dutenei aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen zaie.
Datozen deialdiak honakoak dira: ekainaren 17an, jai egitarauaren aurkezpen herrikoia Mikel Laboa plazan; ekainaren 19an, zikiro-janerako txartelen salmenta Aitzaga elkartean (30 euro, gazte eta langabetuentzat 20 euro); eta ekainaren 21era arte, Haurren Eguneko ekitaldietarako izen-ematea.




