Patrick Polidori k gaurko gutun irekian jakinarazi du ez duela jarraituko Hernani Rugby ko lehen taldeko entrenatzaile gisa. Lapurtarrak adierazi du bere irteera ez dela borondatezkoa izan, eta «hotza» eta «min» eman diotela klubaren erabakiak.
«Kirolak ere bere zikloak betetzen ditu, eta, antza denez, nirea hemen amaitu da. Hala ere, ezin dut ezkutatu ez nuela espero horrelako agur bat, hain hotza. Aste hauek oso gogorrak izan dira niretzat; Hernani tik banantzea oso mingarria da, kluba nirea propioa sentitzen baitut. Baina are gehiago min ematen didate zenbait jarrerak», adierazi du Polidorik.
Hernani nire familia izan da eta Landare, nire etxea
Kanbo ko teknikaria, Aviron Bayonnais eta Bera Bera ko jokalari ohia, 2009-10 denboraldian iritsi zen Landare ra, taldea estatuko bigarren errugbi mailan zegoenean. Polidori Jean-Philippe Bidart en bigarren zen Korsarioak taldean, eta bertan hainbat Hernani ko jokalarirekin egin zuen topo, hauek bere fitxaketa gomendatu zutelarik.
Taldeak 2012an lortu zuen igoera Ohorezko Mailara, eta bertan egon zen 2019-20 denboraldira arte. Pandemiak eten zuen denboraldia, eta Hernani k kategoria galdu zuen. Denboraldi bat geroago berreskuratu zuen plaza, baina ez zuen play-offean asmatu.
2024-25 denboraldian, taldeak Ohorezko Elite Mailan sartzea lortu zuen. Azken denboraldi honetan, hasiera bikaina izan arren, taldea bigarren zatian behera egin zuen eta azken hamar partidak galdu zituen.
Polidorik eskerrak eman dizkie zaleei: «Gipuzkoa ko errugbi mundua txikia da. Ate bat ixten da, baina ziurrenik beste bat irekiko da. Espero dut Hernani n izan dudan bezain emankorra izatea. Bertako jendeari, jokalariei, zaleei eskerrak ematen dizkiet emandako babes guztiagatik, bat gehiago sentitu naiz, oso maitatua, eta ezinezkoa da lerro hauetan maitasun erakustaldi horiek guztiak itzultzea. Zuek ere bihotzean eramango zaituztet. Eskerrik asko guztioi! Landare n ikusiko gara. #bultzaHernani».




