E31 linea berria: Oiartzun eta Errenteria, Donostiako ospitaleekin lotuta

Lurraldebusek zerbitzu berria jarriko du martxan irailaren 1ean, lanera zein osasun zerbitzuetara joateko.

Autobus geltoki moderno bat Euskal Herriko paisaiaren aurrean.
IA

Autobus geltoki moderno bat Euskal Herriko paisaiaren aurrean.

Lurraldebusek E31 linea berria jarriko du martxan bihar, irailaren 1ean, Oiartzun eta Errenteria udalerriak Donostiako ospitale eremuarekin eta Miramonekin lotzeko.

Oiartzundik irtengo da lehen zerbitzua 07:00etan, eta azkena 21:00etan. Zerbitzu berri honek lanera joateko nahiz osasun zerbitzuetara iristeko aukera erosoagoa eta irisgarriagoa eskainiko du, ibilgailu pribatuaren edo hirugarrenen menpe egon beharrik gabe.
Linea berria astelehenetik igandera egongo da erabilgarri, baita jaiegunetan ere. Bidaiari gehien mugitzen diren orduetan, 60 minuturo igaroko da autobusa.