Buruntzaldea IKTko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte azken txapelketetan

Gaztetxoek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan eta Udaberriko Sarian parte hartu dute, marka pertsonalak hobetuz eta dominak eskuratuz.

Irudi generikoa igeriketa lehiaketa batena.
IA

Irudi generikoa igeriketa lehiaketa batena.

Buruntzaldea IKTko igerilari gazteek hainbat lehiaketatan parte hartu dute azken asteetan, emaitza aipagarriak lortuz eta beren markak hobetuz.

Oier Perez, Iraia Gonzalez eta Leire Lopez Buruntzaldea IKTko kideek Zumaian jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan hartu zuten parte hilaren 17an. Gaztetxoek lau probatan igeri egin zuten: 50 metro tximeleta eta bular, eta 100 metro bizkar eta estilo libreko saioak. Perez eta Lopezek proba guztietan beren marka hobetu zuten, eta Gonzalezek, berriz, 100 metroko estilo librean lortu zuen hobekuntza nabarmena.
Lehiaketa horretan, Perezek zilarrezko domina eskuratu zuen 100 metroko bular proban, eta Lopezek seigarren postuan amaitu zuen 100 metroko bizkar proban, lortutako markei esker.
Astebete lehenago, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, Amaiur Iparragirre eta Lier Garmendia taldekideek Gipuzkoako Udaberriko Saria lehiatu zuten. Iparragirrek 50 metroko estilo librean marka pertsonala egin zuen (28,83 segundo), eta Garmendiak ere hobekuntza nabarmenak izan zituen proba guztietan: 50 m. libre (29,35), 50 m. bizkar (34,80), 100 m. libre (01:04,63) eta 50 m. tximeleta (32,13).
Apirilaren amaieran, alebin eta benjamin mailakoek euren liga eta topaketen azken jardunaldia izan zuten Hernaniko kiroldegian. Bertan, Urko Azpiazu eta Nora Becerra taldekideek ere parte hartu zuten. Becerra 100 metroko lau estilo proban hobetu zen, eta Azpiazuk 100 metroko bular estilokoan denbora bikaina egin zuen. Biak ala biak 50 metroko estilo librean ere lehiatu ziren.
Benjaminen kasuan, azken saioan proba zail eta luzeei aurre egin zieten: gaztetxoenek 100 metroko lau estiloa; Leire Lopezek eta Alaia Iparragirrek, 200 metroko lau estiloa; eta Oier Perezek, 200 metroko estilo librea. Guztiek krol estiloko hanken 25 metroko serieak egin zituzten, eta amaitzeko, 4x50 metroko lau estilo erreleboa izan zen.
Igeriketa taldeko arduradunak pozik agertu dira igerilari guztien hobekuntzarekin eta garapenarekin. Guztiek hilaren 30ean, Lasarte-Oria Sarian izango dute hurrengo hitzordua.