Martindegi auzoan San Fermin jaiak gaur arratsaldean hasiko dira, 17:30ean, magia ikuskizun batekin. Ondoren, puzgarriak, tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa eta erromeria izango dira. Asteburuan zehar, bisita tradizionalak, apar festa, zaldi lehiaketa eta igandean euskal jaia ospatuko dira, aizkolari, harrijasotzaile eta bertsolariekin.
Bestalde, Antziola auzoak San Kristobal jaiak berreskuratuko ditu. Urte askoan ospatu gabe egon ondoren, auzotarrek paella herrikoia antolatu dute Antziolako eskolan, 14:30ean. Arratsaldean, musika eta bingoa izango dira, auzoko komunitatea indartzeko helburuarekin.




