Lezoko herritarrek batzarra eta kalejira deitu dute ostegunean, portuko jardueren aurka

Pasaiako portuko suteek eta ingurumen-kalteek sortutako kezka dela eta, "Osasuna eskubide" aldarrikatuko dute.

Protesta jendetsua Lezoko kaleetan, portuko jardueren aurka.
IA

Protesta jendetsua Lezoko kaleetan, portuko jardueren aurka.

Lezoko herritarrek bigarren batzar bat deitu dute datorren ostegunerako, irailak 3, Pasaiako portuan izandako suteekin eta portuko jardueren ondoriozko kalteekin nazkatuta.

Lezoko herritarrek bigarren batzar bat deitu dute datorren ostegunerako, irailak 3, Pasaiako portuan izandako suteekin eta portuko jardueren ondoriozko kalteekin nazkatuta. Herritarrek lehen batzarra egin zuten atzo, eta mobilizazioak antolatzen hasi dira Lezo, Pasaia eta inguruko herrietako bizilagunak, portuko jardunak osasunean eta ingurunean dituen kalteekin duten haserrea adierazteko.
Batzarra irekia izango da, eta ondoren, kalejira zaratatsua egingo dute herriko kaleetan barrena. "Osasuna eskubide" eta "Portu zikinik ez" leloekin kalera aterako dira, beraien aldarrikapenak plazaratzeko.