Jardunaldi hau Lekuona Fabrikan bigarren aldiz ospatuko da, 2025ean izandako arrakastaren ondoren. Lehen ekitaldi hartatik sortu zen 'Tejiendo en compañía' taldea, hilabetean behin Aldakoenean eta Lekuona Fabrikan elkartzen dena.
Antolatzaileek gogorarazi dute parte hartzea doakoa eta librea dela, eta deialdia irekita dagoela bai pertsona adituentzat bai hasiberrientzat. Horregatik, animatu egiten dituzte auzokideak beren orratzekin, artileekin eta martxan dituzten proiektuekin joatera, komunitatean ehuntzeko esperientzia partekatu bat gozatzera.
Gainera, Lekuona Fabrika k ehungintzari lotutako literatura eskainiko du. Horretarako, interesgune bat prestatuko da, ehungintza-teknikak, patroiak, ehungintza iraunkorra eta moda artisauari buruzko liburu, nobela eta aldizkarien aukeraketa berezi batekin, maileguan eskuragarri.
Horrela, Errenteria bigarren aldiz batuko da egun horretara, duela 20 urte baino gehiago antolatzen hasi zena. Izan ere, 2005ean ospatu zen lehen aldiz Munduko Tejer en Público Eguna, ehungintza espazio domestiko eta pribatuetatik ateraz espazio publikoan ikusgai egiteko helburuarekin.




