Lanbide Heziketa ko aurrematrikulazio epea irekita dago maiatzaren 4tik 22ra arte, 2026-27 ikasturterako. Usurbil go Zubieta Lanbide Eskolak eta Atallu k eskaintza zabala dute, bai erdi mailako zikloetan, bai goi mailakoetan, baita espezializazioetan ere.
Zubieta Lanbide Eskolak erdi mailako ziklo hauek eskaintzen ditu: Administrazio Kudeaketa, instalazio elektrikoak eta automatikoak, hozteko eta girotzeko instalazioak, Beroa Sortzeko Instalazioak, mekanizazioa, eta instalazio eta mantentze lanak. Goi mailako zikloei dagokienez, Administrazio eta Finantzak, Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua, Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa, Energia Berriztagarriak, Plataforma Anitzetako eta Web Aplikazioak Garatzea eta Jatetxe Arloko Zerbitzuen Zuzendaritza daude eskuragarri.
Horrez gain, Zubieta Lanbide Eskolak espezializazio aukerak eskaintzen ditu Industria-Mantentzearen Digitalizazioan, Auditoretza Energetikoan eta Interneti Lotutako Sistemak Instalatzeko eta Mantentzeko arloetan. Aurrematrikulatzeko hitzordua ikastetxean bertan edo telematikoki eskatu daiteke.
Bestalde, Atallu n kokatutako ikastetxeak Oinarrizko Lanbide Heziketa ko bi espezialitate eskaintzen ditu: ile-apainketa eta estetika, eta sukaldaritza eta jatetxe titulua. Eskaintza hau 15-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, DBH 3 egina dutenei edo salbuespenez DBH 2 egina dutenei. Bi ikasturteko prozesua da, 2.000 ordukoa, eta lan munduan sartu nahi duten gazteei edo gerora erdi mailako ikasketak egin nahi dituztenei zuzenduta dago.
“"Tailerrean praktika eginez lanbidea ikasten da (egunean 4 ordu). Beharrezkoa den teoria soilik lantzen da eta lanbidearekin zer ikusi zuzena duten edukiak irakasten saiatzen gara (egunean 2 ordu)."
Atallu ko eskolak metodologia oso praktikoa duela azpimarratzen du, erronken bidez lan munduko egoerak simulatuz. Ikastetxe txikia izanik, arreta indibidualizatua bermatzen da, ikasle bakoitzaren helburu pertsonalak eta autoestimua lantzen direlarik, gaztea hezkuntza prozesuaren erdigunean jarriz eta familiarekin harreman estua mantenduz.




