Kanpainan parte hartzen duten saltokietan erosketak egiten dituzten 65 urtetik gorakoek papeleta bat bete ahal izango dute. Horrela, zozketan sartuko dira, eta bi erosketa-bono irabazi ahal izango dituzte, bakoitza 500 eurokoa.
Ekimen honen bidez, Berriak elkarteak «hurbileko merkataritzan kontsumoa bultzatzen jarraitu nahi du, eta baita ere aitortu adinekoek tokiko saltokien eguneroko bizitzan duten garrantzia».
Hernaniko elkarteak herritar guztiak animatu ditu kanpainan parte hartzera eta inguruko merkataritza sustatzera, «udalari eta bere jarduera ekonomiko eta sozialari bizirik eusten laguntzen diotenak».




