Hernani Herriarteko Txapelketaren finalean berriz ere

Oiartzuni nagusituta, kadete eta jubenil mailetan, finalerako txartela eskuratu du taldeak.

Irudi generikoa pilota joko batena.
IA

Irudi generikoa pilota joko batena.

Hernani bigarren urtez jarraian helduko da Herriarteko Txapelketaren finalera, Oiartzuni kadete eta jubenil mailetan nagusituta.

Bigarren urtez jarraian, eskuzko Herriarteko Txapelketaren finalean izango da Hernani. Aurreko urteko txapelduna finalerdietan Oiartzuni bi partiduetan nagusituta iritsi da finalerako hitzordura, 5-0eko emaitzarekin. Goterak tarteko, nagusien mailako partida bertan behera geratu zen.
Pelotari hernaniarrak berehala bukatu zuten lana Oiartzunen. Kadete mailan, Oier Arsuagak eta Lier Zugastik sekulako nagusitasuna erakutsi zuten, Erauntzetamurgil eta Etxepare 22-6 menderatuta. Horrela, finalerako txartela ziurtatu zuen Hernanik, atzelaria indartsu itzuliz.
Ez zen horretan konformatu talde hernaniarra, eta jubeniletan ere nabarmen nagusitu ziren Ekhi Oses eta Manex Alberdi, Iradiren eta Oyarzabalen aurka. Berehala hartu zuten abantaila, eta 22-12 irabazi zuten neurketa.
Euri zaparrada handia izan zen ondoren, eta horrek goterak eragin zituen frontoian. Ezer jokoan ez zegoenez, nagusien mailako partida bertan behera utzi zuten.
Finala Ekainaren 28an jokatuko du Hernanik, Donostiako Atano frontoian. Aurkaria bihar goizean erabakiko da, Adunak eta Bergarak jokatuko duten beste finalerdiko bueltako partida ikusteko zain baitaude. Joanekoan Bergara nagusitu zen 2-1, baina Adunan jokatuko da bueltakoa, eta kanporaketa oso irekita dago.