2026ko azaroaren 29an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak egingo dira. Horren harira, Astigarragako Udalak herritarrei hautesle-errolda kontsultatzeko epearen eta hauteskunde-egunari begirako hainbat gairen inguruko informazioa eman nahi die.
Hautesle-errolda urriaren 19ra arte egongo da jendaurrean kontsultagai, urriaren 12tik 19ra bitartean. Epe horretan, herritarrek zerrendak aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko aukera izango dute. Errolda Udaletxeko Idazkaritzan eta bulego orokorrean kontsulta daiteke, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era, jaiegunetan izan ezik. Cl@ve sistemarako sarbidea dutenek INEren egoitza elektronikoan ere kontsultatu ahal izango dute.
Hauteskunde-sekzioen, mahaien eta hauteslekuen zerrenda ere ikusgai dago. Urriaren 13tik 18ra bitartean, bi egunak barne, herritarrek erreklamazioak aurkezteko aukera izango dute Probintziako Hauteskunde Batzordeari zuzenduta. Astigarragan, hauteskunde-mahai guztiak Erribera kulturgunean kokatuko dira.
Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa urriaren amaieran egingo da. Zozketa egin ondoren, herritarrek aplikazio baten bidez egiaztatu ahal izango dute mahai batean aritzea egokitu zaien ala ez.




