Donostiako Udalaren garraio konpainiak, Dbusek, irailaren 17an, ostegunean, Reala eta AFC Bournemouth taldeen arteko futbol partidarako zerbitzu bereziak antolatu ditu. Partida Anoetako estadioko 21:00etan hasiko da.
Boulevard eta Urbietatik datozenentzat, 28, 26 eta 21 lineak, baita FT linea berezia ere, 20:00etatik aurrera aterako dira minutu gutxiko maiztasunarekin.
Gros aldetik, zerbitzuak Groseko Anbulatoriotik abiatuko dira, Nafarroa Hiribidea, Ategorrieta, Galtzara Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak geraleku izanik. 17 linea eta FT linea berezia 20:00etatik aurrera 10-15 minuturo ibiliko dira.
Antiguo auzorako, FT linea berezia 19:30etik 20:50era arte 10 minuturo aterako da Lugaritz 27tik, eta geraleku izango ditu Tolosa Hiribidea, Zumalakarregi Hiribidea eta Pio Baroja.
Altza aldetik, Santa Barbaratik abiatuko dira zerbitzuak, Altzan eta Larratxon geraleku eginez. FT linea berezia 20:00etan aterako da.
Intxaurrondo eta Egia auzoetatik, 27 linea eta FT linea berezia 20:00etan, 20:15ean eta 20:30ean aterako dira Txara-Zarategitik, eta geraleku izango dituzte Egia, Loiola eta Erriberak.
Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrieta aldetik, FT linea berezia 20:10ean aterako da Pasai San Pedro 25etik, eta geraleku izango ditu Juan XXIII (Bidebieta), Kontadoreak, Mirakruz Gaina, Ategorrieta, Galtzada Nagusia, Colón Pasealekua eta Renfe-Bus Geltokiak.
Martutene eta Loiola aldetik, ohiko 26 linea erabiliko da 20:10ean, 20:20an eta 20:30ean.
Aiete aldetik, ohiko 31 linea erabiliko da 30 minutuz behin, Aiete Pasealekua, Oriamendi eta Begiristain geraleku izanik.
Partida amaitu ondoren, auzo guztietara zerbitzu bereziak eskainiko dira. Segurtasun arrazoiengatik, partida bukatu eta 15 minututan itxita egongo da gunea, eta zerbitzuak ordu hori igarota aterako dira.




