Jaiak direla eta, Cirizako aparkaleku publikoa itxita egongo da uztailaren 12ko 12:00etatik aurrera, azoka-gunea bertan instalatuko baita. Udalak jakinarazi duenez, neurri hori beharrezkoa da muntaketa lanak egiteko.
Alternatiba gisa, Rodolfo izeneko orubea egokituko da La Herrera Norte portu-eremuan, uztailaren 12ko eguerditik aurrera. Ibilgailuak uztailaren 20ko eguerdirako kendu beharko dira, garbiketa lanak amaitu ondoren Cirizako gunea berriro irekitzeko.
Gainera, Karmengo Ama ikastetxeko jolastokia eta Hospitalilloko kai-muturraren arteko gunea ere erabilgarri egongo dira aparkatzeko. Ikastetxeko gunea uztailaren 13tik 20ra bitartean erabili ahal izango dute bizilagunek, eta Hospitalilloko eremua, berriz, uztailaren 15etik 19ra.




