Astigarragako Udalak galdetegi bat sortu du udal-hondakinen kudeaketa hobetzeko eta hondakinen prebentzioa tokiko politiken erdigunean kokatzeko helburuarekin. Prozesu honen barruan, 2026-2030 aldiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Plana lantzen ari da udalbatza, herritarren ohiturak, iritziak eta proposamenak ezagutzea helburu.
Inkesta erabat anonimoa da eta internet bidez bete daiteke. Paperean nahiago duten pertsonentzat, galdetegia Hondakinen bulegoan eta Erribera kulturgunearen sarreran egongo da eskuragarri. Parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratzen du udalak, beharrak identifikatzeko eta etorkizuneko neurriak zehazteko.
Udalak bere lanaren aitortza jaso du ere, Zero Zabor 3 izarreko ikurra lortuz. Ikur honek hondakinen prebentzioaren eta kudeaketa arduratsuaren arloan egindako lana baloratzen du, eta udalerri jasangarriago baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa indartzen du.




