Proiektuak eraikinaren ia erabateko aldaketa ekarriko du, erreforma sakon bat eta handitze bat barne hartuta. Lanek 6.706.899,27 euro ko aurrekontua dute (BEZa barne 8.224.568,32 euro), eta Construcciones Urdinberri, S.L. enpresari esleitu zitzaizkion martxoko osoko bilkuran.
Gainera, lanen fakultatibo zuzendaritza zerbitzuen kontratua XLARK Estudio de Arquitectura y Urbanismo Anton Pagola y Asociados SLP enpresari esleitu zaio, 160.975,29 euro ko zenbatekoan, BEZa kanpo. Kiroldegiko lanak Santio Zeharra n transformazio zentroa instalatzeko beste obra baten menpe daude.
Transformadorearen aparatua ekainean iritsiko da, eta ondoren Iberdrola k instalatu eta konektatu beharko du. Egoera hori eta herritarrek igerilekua irekita mantentzeko egindako eskaerak kontuan hartuta, Udalak hainbat bilera egin ditu Urdinberri eta Xlark enpresekin, eta lanak irailaren 1 ean hasteko erabakia hartu du.




