AP-8 itxiko dute astelehen gauean Errenteria-Orereta parean

Aginaztegiko tunelaren eta Masti Loidiko zubibidearen lanengatik trafikoa eten egingo da 21:00etatik 04:00etara.

Irudi generikoa da, baina errepide itxiera bat erakusten du gauez, argi gorri eta horiekin.
IA

Irudi generikoa da, baina errepide itxiera bat erakusten du gauez, argi gorri eta horiekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, astelehen gauean, hilaren 21ean, AP-8 errepidea erabat itxiko dute trafikoarentzat Bilborako noranzkoan, Errenteria-Orereta parean.

Trafiko etenaldia 21:00etatik 04:00etara izango da, 13,000 eta 19,000 kilometro puntuen artean. Lanak Aginaztegiko tunelaren egoera ikuskatzeko eta Masti Loidiko zubibideko dilatazio juntak konpontzeko egingo dira.
Alternatibak honakoak dira: Donostia zein Bilborako joan-etorrietarako, gidariek GI-20a hartu beharko dute Oiartzun/Errenteriako lotunean, eta Donostiako saihesbidetik igaro. Astigarraga eta Hernanirako, berriz, GI-20a hartu eta 5. irteera erabili beharko dute Intxaurrondoko norabidean, ondoren Garberako biribilgunean GI-41etik Martuteneko biribilgunera joateko eta bertatik A-15ean sartzeko.