Euskalmet-ek jakinarazi duenez, larunbat arratsaldean, maiatzak 2, ekaitz arriskuagatik abisu horia indarrean egongo da Usurbilen. Prezipitazio handiak espero dira, ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezkeelarik. Zaparradak ertainak eta trumoitsuak izango dira, eta zenbait lekutan, batez ere ekialdean, handiak izan daitezke.
Gainera, txingorra (1-3 cm) eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak (60-80 km/h) izan daitezke ekaitz eremuetan. Zerua hodeitsu egongo da, eta arratsaldetik aurrera ipar-osagaiko haizea nagusituko da. Tenperaturetan aldaketa gutxi espero da.
“"Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak egingo ditu, eta zenbait lekutan handiak izan daitezke, bereziki ekialdean. Txingorra (1-3 cm) egin dezake eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (60-80 km/h)."
Igandean, maiatzak 3, ekaitz arriskuak jarraituko du. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, eta zaparradak, zenbait tokitan trumoitsuak, espero dira, batez ere egunaren bigarren zatian. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, ipar-ekialdeko tarteekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez da espero, eta maximoak jaitsi egingo dira.




