Usurbil F.T.-ren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia egin da gaur, Ekainaren 20an, Haranen. Kalezarko zelaian beteranoen arteko futbol neurketak antolatu dituzte, eta lehenengoak emakumezko futbolari beteranoak izan dira, klubaren ibilbidean parte hartu dutenak.
Garai batean, emakumezkoen taldeak soilik eutsi zion Usurbil F.T.-ri, eta gaur berriz elkartzeko aukera paregabea izan dute. Lehiarako gogotsu agertu dira, oroitzapen zaharrak berritzeko eta elkarrekin egoteko.
Jokalariek lepoko bereziak sortu dituzte ospakizunerako, eta goiz partean jokatutako neurketa amaitzeko, entrenatzaileari bertsozko eskerrona eskaini diote.




