Joan den asteburuan, Zumaiako taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Oriokoren aurka, 1-3ko emaitzarekin. Garaipen hori are eta nabarmenagoa izan zen, markagailuan atzetik joan arren eta partida zati bat jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan arren.
Emaitza horri esker, Zumaiako sailkapeneko lidergoan sendotu zen, 36 punturekin, liga amaitzeko hiru partida falta direnean. Bigarren postuan dagoen Aretxabaleta UDA taldeak 28 puntu ditu, zortzi puntura. Horrela, bihar partida irabaziz edo berdinketa lortuz, Zumaiakok Euskal Ligara igotzeko aukera izango du.
Partidaren garrantziaz jabetuta, eta jokalariei ahalik eta bultzada handiena emateko asmoz, Zumaiako Futbol Taldeak zaleei dei egin die Aita Mari futbol zelaira gerturatzeko, ahal dela gorriz jantzita.




