Oñatiko Udala k Gizarte Zerbitzuetako Arduradun lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia egin du. Lanpostu honen arduradunak, gizarte langilearen funtzioak gauzatzeaz gain, sailaren, bertako langileen eta dagokion ekipamenduen funtzionamendua zuzendu, antolatu, planifikatu eta koordinatu beharko ditu. Era berean, udaleko politiken lan lerroak diseinatu, gidatu, kudeatu eta ebaluatu beharko ditu, eta langileen trebakuntzarekin batera, zerbitzuko lan-kargak banatu.
Lanpostu honetara aurkezteko, bi baldintza nagusi bete behar dira: batetik, gizarte-lanean diplomatu, unibertsitate-gradudun edo baliokidea izatea; bestetik, euskarari dagokionean, 4.HE edo C2 mailako ezagutza izatea. Maila horretako hautagairik ez balego, 3.HE (C1 edo EGA) duten hautagaiak ere onartuko lirateke, bigarren mailan edo ordezko gisa.
Deialdia Lanbide ren bitartez zabaldu da, eta izen-ematea ere haien web ataritik egin behar da. Larunbata, urriak 17, da izena emateko azken eguna. Hautaketa prozesuak bi fase izango ditu: lehenengoan, lan-esperientzia eta merezimenduak baloratuko dira agiri bidez; bigarrenean, berriz, elkarrizketa pertsonala egingo da hautagaien gaitasun profesionala eta egokitasuna neurtzeko. Bigarren fasera lehenengoan puntuazio altuena lortu duten hautagaiak soilik igaroko dira.




