Udalak 3.500 euroko dirulaguntza emango dio Olaso Dorrea Fundazioari Naziometroa egitasmorako

Olaso Dorrea Fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak sustatutako Naziometroa proiektuak euskal herritarren nahiak ezagutzeko balio du.

Udalak 3.500 euroko dirulaguntza emango dio Olaso Dorrea Fundazioari Naziometroa egitasmorako

Ayuntamiento de Oñati

Oñatiko Udalak 3.500 euroko dirulaguntza zuzena emango dio Olaso Dorrea Fundazioari, Naziometroa, Euskal Burujabetzaren Barometroa ikerketa egitasmorako.

Olaso Dorrea Fundazioa da Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategia ekimenaren sustatzailea. Ekimen horren baitan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldearekin batera, Naziometroa, Euskal Burujabetzaren Barometroa ikerketa abian du Fundazioak.
Naziometroak euskal herritarren nahi eta gogoen inguruan ezagutza zabalagoa izateko aukera emango du eta euskal herri erakundeen esku-hartze eta interbentzio ildoak zehatzago eta ezagutza gehiagorekin aurrera eramateko aukera ahalbideratuko du, baita udal mailan ere.
Iraileko Osoko Bilkuran onartu zen Naziometroaren ekimena aurrera eramateko ekarpen ekonomikoa egiten jarraitzea, EH Bilduren aldeko botoz eta EAJren abstentzioarekin. Dirulaguntza hau barne hartzen duen lehen hitzarmena 2021ean onartu zuen Udalak. Aurten ere, 3.500 euroko dirulaguntza emango da.
Iturri ofizialaren informazioan oinarritutako edukia: Ayuntamiento de Oñati (30/10/2026)