Lan hauen helburua da Foruen enparantzako argiteria publikoaren eta udaletxeko fatxadaren kanpo-azgiztapeneko ekipoak energia-efizientzia handiagoko LED teknologiarekin ordeztea eta argiztapen apaingarri bat ezartzea, erregulazio eta kontrol-sistema modernoekin. Kontratuaren barruan, udaletxeko fatxadako argiztapen apaingarria sartzen da, argi zuria zein koloretakoa proiektatzeko aukerarekin, erregulazio kromatikoko eta telekudeaketako sistemarekin.
Bi enpresa aurkeztu ziren lizitaziora, baina bat kanpoan utzi ondoren, TECUNI S.A. aukeratu da. Enpresa honek sei hilabeteko epea izango du lanak egiteko, eta berme epea 10 urtera luzatu du. Kontratua atzo sinatu zen, eta datorren urteko udaberri hasierarako amaituta egotea espero da.
Foruen enparantzako egungo instalazioen ordez, energia-kontsumo txikiagoko eta errendimendu handiagoko LED argiztapen sistema ezarriko da, indarrean dauden arau-teknikoak betez. Udaletxeko fatxada, berriz, egunaren arabera kolorez argiztatu ahal izango da, telekudeaketa-sistema baten bidez, argiztapen apaingarriaren pizte, itzaltze eta kolore-eszenen programazioa modu zentralizatu eta eraginkorrean kontrolatzeko.




