Taldeko kide den Unax Iñarraren esanetan, argi zuten gaztetxean egin nahi zutela agurra, bertako "magia" eta irisgarritasuna direla eta. Gainera, gaztetxeek musika zirkuitu alternatiboak sortzeko duten funtzioa garrantzitsua dela azpimarratu du, eta kontzertu hau eskertzeko modu bat izango dela gaineratu du.
Gaurko jaialdian, Kontralde, Hankaz Gora eta Fronte Berria taldeek lagunduko diote Rebel Noiseri. Sarrera 5 euroan dago salgai.
“"Kontzertu berezia egin gura izan dugu, aspaldiko abesti batzuei hautsa kenduz. Urduri, gogotsu eta ilusioz gaude, alboan izan ditugun lagun asko bertan egongo direlako."
Rebel Noisek lau kontzertuko agur-bira egin du guztira: Oñati, Altsasu, Elorrio eta Arrasaten. Iñarrak "bereziak" deskribatu ditu herri horiek, bertan "lagun ugari" dituztelako. Aurreko kontzertuetan sortutako giroarekin gelditu nahi izan du, eta azken hau ere "gogotsu" hartuko dutela adierazi du.




