Plataforma berri honi esker, erabiltzaileek Oñatiko Unibertsitatea, San Migel Parrokia, Bidaurreta monasterioa, Txokolateixia eta San Migel errota barrutik bisitatu ditzakete. Teknologia honek orain arte publikoarentzat itxita egon diren guneak ikusteko aukera eskaintzen du, hala nola monasterioko klaustroa edo parrokiako kanpandorrea.
Udalaren ordezkariek nabarmendu dutenez, ekimenak herritarrei eta bisitariei ondarea modu berritzailean gerturatzea du helburu. Mapa interaktiboak herrigune historikoko beste eraikin batzuen informazioa ere biltzen du, hala nola Udaletxea, Lezarraga, Antia eta Madinabeitia jauregiak, Zumeltzegi dorretxea eta Santa Marina plaza.
Ingurune naturalari dagokionez, Arantzazuko santutegia barrutik ikusteko aukera dago, eta Arrikrutz kobei zein Aizkorri-Aratz Natura Parkeari buruzko datuak ere eskuragarri daude. Tresna hau turismoa.oñati.eus webgunean dago jada erabilgarri.




