Debagoieneko Mankomunitatea k, bere sorreraren 45. urteurrena betetzean, etapa berri bati ekin dio lankidetza-gobernantza eredu batekin eta irudi korporatibo berrituarekin. 'Herriz herri; aurrez aurre' lelopean, eskualdeko 8 udalerrik partekatzen duten administrazio partekatuak lankidetza publiko-komunitarioan eta hurbiltasunean oinarritutako gobernantza eredu bat ezarriko du datorren irailatik aurrera.
Atzo Aretxabaletako HUHEZI campusan egindako ekitaldian, Debagoieneko zortzi alkateek, enpresa-munduko ordezkariek, gizarte- eta hezkuntza-eragileek eta herritarrek 'Herriz herri; aurrez aurre' estrategia berriaren aldeko konpromisoa berretsi zuten.
Mankomunitateak hiru ardatz estrategiko nagusitan sakonduko du aurrerantzean: arlo soziala, ekonomikoa eta ekologikoa. Mankomunitateko presidenteak, Dorleta Elkorobarrutia k, nabarmendu zuen hiru dimentsio horiek estuki lotuta daudela: «Ez dago ekonomia sendo bat pertsonen ongizaterik gabe. Ez dago ongizaterik ingurune osasuntsurik gabe. Eta ez dago trantsizio ekologikorik komunitate indartsurik gabe».
Eredu berri honek lidergo kolektiboa eta lankidetza sustatzea du helburu, egungo erronkei –hala nola klima-aldaketari, digitalizazioari edo gizarte-desberdintasunei– modu partekatu batean erantzuteko.
Gobernantzaren eraldaketa honen isla da Mankomunitatearen marka berriaren estreinaldia. <> izateko diseinatutako logotipo berriak eskualdearen identitatea biltzen duten elementu grafikoak ditu: zirkulu batek komunitatea sinbolizatzen du, hosto batek natura adierazten du eta kurbek eskualdea zeharkatzen duen eta udalerriak lotzen dituen ibaia gogorarazten dute.
Presidentearen eta Leintz Gatzaga ko alkatearen, Dorleta Elkorobarrutia ren hitzetan, <>.
Gainera, identitate bisual berri honek <> islatzen duela gaineratu zuen.
Ekitaldian, Inés Osinaga ren musikak girotuta, eskualdeko hainbat eragilek hartu zuten hitza Mankomunitateak bultzatzen duen lankidetzaren lekuko izateko. Aritz Otxandiano Kanpo (Debagoiena 20230), Carla Añón Hernández (Enpresare), Aitziber Zubillaga Murguiondo (Batuz Gizarte Fundazioa, lehen Emaus Fundazioa) eta Garikoitz Aiesta Etxaniz (Deba Garaia, Landa Garapenerako Elkartea) mintzatu ziren. Eskualdeko <> eta proiektu kolektiboen garrantzia azpimarratu zuten.
Ideienea n egindako ekitaldia ixteko, Dorleta Elkorobarrutia k bertaratutakoak animatu zituen atzoko jardunaldia Debagoieneko etorkizuna kolektiboki eraikitzen jarraitzeko <> izan zedin: «Debagoiena ez da gaur egun horrelakoa kasualitatez. Pertsona askoren lanari esker eraiki da. Herriz herri, aurrez aurre».




