Antzuolarrek liburuak maileguan hartzeko aukera izango dute gaur eta bihar, uztailaren 31ra arte. Ondoren, Torresoroako liburutegia irailera arte egongo da itxita. Udako ordutegia dela eta, goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik gaur eta bihar.
Kontsultak, erreserbak edota iradokizunak egiteko, 673 90 53 28 telefono zenbakira deitu edo liburutegia@antzuola.eus helbidera idatzi daiteke.
Bestalde, gainerako udal zerbitzuak martxan egongo dira abuztuan. Salbuespen bakarra gimnasioa izango da, garbiketa orokorra dela eta abuztuaren 17tik 21era itxita egongo baita.




