Olaso Dorrea Fundazioa da Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategia ekimenaren sustatzailea. Ekimen horren baitan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikerketa taldearekin batera, Naziometroa, Euskal Burujabetzaren Barometroa ikerketa abian du Fundazioak.
Naziometroak euskal herritarren nahi eta gogoen inguruan ezagutza zabalagoa izateko aukera emango du eta euskal herri erakundeen esku-hartze eta interbentzio ildoak zehatzago eta ezagutza gehiagorekin aurrera eramateko aukera ahalbideratuko du, baita udal mailan ere.
Iraileko Osoko Bilkuran onartu zen Naziometroaren ekimena aurrera eramateko ekarpen ekonomikoa egiten jarraitzea, EH Bilduren aldeko botoz eta EAJren abstentzioarekin. Dirulaguntza hau barne hartzen duen lehen hitzarmena 2021ean onartu zuen Udalak. Aurten ere, 3.500 euroko dirulaguntza emango da.




