Lehenengo emanaldia Basandere izenekoa izango da. 18 minutuko iraupena duen pieza honek euskal mitologiaren pertsonaia berrirakurtzen du, natura eta genero ikuspegia uztartuz.
Ondoren, Un we lana aurkeztuko da. Ikuskizun honek sare sozialek gizartean duten eragina, indibidualismoa eta lan-esplotazioaren inguruko hausnarketa artistikoa proposatzen du.




