Ekimenaren helburu nagusia da adineko pertsonen ikusgarritasuna bermatzea, gizarte bidezkoago baten alde egitea eta kolektibo horren esperientzia zein jakituria balioan jartzea. Programazioa herritar guztiei zuzenduta dago, bereziki egoitzetan eta eguneko zentroetan bizi direnei.
Aurtengo edizioan, arreta berezia jarriko da adinean aurrera egin ahala nola eta non bizi nahi dugun hausnartzeari. Gai hori ardatz hartuta, erakusketak, hitzaldiak, antzerki emanaldiak eta txotxongilo tailerrak antolatu dira San Joxepe Jubilatuen Elkartean, Oxirondo azokan, Seminarixoan, Munibe plazan, Irizar Jauregian eta Mizpirualde egoitzan.
Egitaraua urriaren 1ean izango du egun nagusia, Boni Laskurain kalean egingo den ekitaldi aldarrikatzailearekin. Bertan, aldarrikapen bateratua irakurriko da eta ondoren pintxo-potea eta dantzaldia izango dira. Jarduerak urriaren 2an amaituko dira Seminarixoan egingo den txotxongilo ikuskizunarekin.




