Ekitaldiak goizeko 11:30ean hasiko dira Kulturaten, mahai-inguru batekin. Bertan, errepresioa modu ezberdinetan jasan duten taldeek parte hartuko dute, hala nola Indar Gorri, Yakovlev 42 eta Azpeitia Errepresioaren Aurka. Mahai-inguruaren ostean, poteo girotua egingo da herriko kaleetan zehar.
Eguerdian, 14:00etan, bazkari herrikoia egingo da. Antolatzaileek aurreikusten dute 50 bat lagun elkartzea. Bazkarirako txartelak Osorik tabernan egongo dira salgai, maiatzaren 8ra arte. Eguraldi txarra eginez gero, bazkaria Biteri plazatik gaztetxera lekualdatuko da.
Arratsaldean, 17:30ean, kontzertuak hasiko dira hainbat tabernatan: Iturriotzen Hankaz Gora, Osoriken Izorrai eta Iluntzen Ktartsia. Ondoren, 19:00etan, manifestazioa abiatuko da Biteri plazatik, herri borrokalari baten aldarrikapena egiteko. Egunaren amaieran, 20:30ean, kontzertuek jarraituko dute Taupan Jotabe eta Basatin Txakurrak taldeekin, eta 23:00etan gaztetxean Istilu, Lehen lerroa eta 112 taldeek joko dute.
“"Guretzat bereziki garrantzitsua dena, Arrasaten Errepresioaren Aurkako kontzientzia eta indarra dagoela demostratzea garrantzitsua delako. Horrelako egunak antolatzea garrantzitsua da, izan ere, aisialdi soiletik harago aldarrikapenez bete behar ditugu gure herriak."
Antolatzaileek azpimarratu dute gaur egungo gizartearen egoera zailtzen ari dela, eta horren adibide dela errepresioaren gorakada eta langileen bizi-baldintzen okertzea. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dute Arrasaten kontzientzia zabaltzea eta errepresioa jasaten ari diren kideei laguntza eskaintzea, injustizien aurkako herri borrokalari bat eraikitzeko helburuarekin.




