AEDk antolatutako ekimen honek aurten 379 lan jaso ditu, epaimahaikideek irabazleak aukeratzeko zeregin zaila izan dutelarik. Narrazioak izan du parte-hartze handiena, 206 lanekin, eta horren atzetik ilustrazioak (68), bertso-paperak (78), mikro-ipuinek (17), eta poesiak eta komikiek (lau bakoitzak).
Sariak banatu aurretik, urtero bezala, idazle gonbidatu baten hitzak entzun dituzte bertaratutakoek. Aurten Oihana Arana idazle eta bertsolari eskoriatzarrari egokitu zaio ardura hori. Ekitaldian egoterik izan ez duenez, AEDko kideek irakurri dituzte finalistei zuzendutako haren hitzak.
“"Egiten duzuena inportantea da. Berbek ez dute mundua aldatuko, baina edertu egiten dute eta hori gauza handia da. Jarrai ezazue berbekin jolasten, aldamenekoei ipuinak kontatzen, lokartu aurretik liburuak irakurtzen..."
Lehiaketa honetan saritutako gazteen artean, Maria Barrutia Zenigaonandia nabarmendu da narrazio eta ilustrazio kategorietan, eta Mahnoor Mahnoor mikro-ipuinetan, poesian eta komikietan. Beste saridun batzuk Malen Arribas Carrasacal, Lia Guedes Hernandez, Alaia Rodriguez Ondarra, Nora Eguia Larrañaga, Itoitz Herrera Etxeberriarteun, June Leibar Belinchon, Alday Moros, Maia Zaitegi Uriarte, Ur Agirre Ramila, June Arrese Arietaleanizbeaskoa, Elaia Jauregi Ibabe, Paulina Henao Henao, Kerman Petralanda Garate, Mahia Valenti, Nahia Garro, Intza Ezpeleta, Miren Ugarte Moron, Nora Roldan Guirao, Abdul Haseeb, Atxart Busturia Sanz de la Cuesta eta Elene Ormaetxea Artola izan dira.




