Zerbitzu hau atzerrian egindako ikasketak baliozkotzeko unean sortzen diren izapide administratiboen konplexutasunak, informazio faltak edo hizkuntza-oztopoak gainditzen laguntzeko sortu da. Atzerrian ikasi duen pertsona orori zuzenduta egongo da.
Parekatu zerbitzu finkoa izango da eta 2026ko lehen saioak irailaren 29an eta azaroaren 24an izango dira. Zerbitzua bi hilabetean behin eskainiko dute Kulturateko Loramendi aretoan, 16:30etik 19:00etara. Saio bakoitza bi zatitan banatuko da: lehenengo zatia taldeka egingo da eta ondoren kasuan kasuko azterketa pertsonalizatua egingo da.
Zerbitzuan parte hartzeko edo zalantzak argitzeko, Arrasateko Udaleko Aniztasun Saila rekin harremanetan jarri daiteke [aniztasuna@arrasate.eus](mailto:aniztasuna@arrasate.eus) helbidera idatziz edo 943 25 20 07 telefono zenbakira deituz.




