Muralaren lehen zatia Mutiko Kristal herriko muralistak ari da egiten, bere estilo eta teknika propioa erabiliz. Behin marrazkia amaituta, Yonglass artistak hartuko du lekukoa, eta bere arte beira teknikarekin emango dio azken ukitua lanari.
Ekimen honen bidez, Aretxabaletako bi artista hauei merezi duten aitortza eta ikusgarritasuna eman nahi zaie, beste behin, herrian bertan sortu eta beraien sormenaren bidez herriari ekarpen hau egiteagatik.
Muralak badu beste protagonista nagusi bat ere: Felix Iñurrategi alpinista atxabaltarraren irudia. Haren irudia fatxadan plasmatuz, oroimen keinu bat egin nahi zaio.




